Larunbat arratsalderako egitarau osoa eta afaria antolatu dute
Denboraldi bukaerako besta antolatu dute Sunbillako Ariztigain kanpinean abenduaren10erako. Larunbatean 16:00etatik 18:00etara haurrendako jokoak izanen dituzte. 17:00etan Mus Txapelketa jokatuko da. 19:00etan Bingoa. 21:00etan Afaria eta ondoren musika. Afariaren prezioa 25 eurokoa da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.