Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 368 lagun daude langabezian, urrian baino 16 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere 10 gehiago daude langabezian, 445. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean urrian baino 5 gehiago daude langabezian, 43 lagun denera. Adin tarte horretako emakume gazteen artean ere urrian baino 1 gehiago dago langabezian, 36 denera.
Zerbitzuetan nabarmen langabetu gehiago
Arloka, zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten eta urrian baino 37 gehiago ditu gainera, 610etik 647ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 2 langabetu guttiago daude, 114 denera. Eraikuntzan ere 3 langabetu guttiago daude, 62. Nekazaritzan, aldiz, langabetu bat gehiago dago, 26 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 43 lagun daude langabezian, urrian baino 1 guttiago.