Nafarroaren Egunaren harira kontzertuak izanen dira larunbatean herriz herri

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 2a

Mendi Abesbatzak Nafarroako ereserkia kantatuko du larunbatean 13:00etan Doneztebeko elizan.

Beran, Lesakan, Donezteben eta Elizondon aurre ikusiak daude emanaldiak larunbatean 

Nafarroako Egunaren ospakizunen baitan, hainbat kontzertu eta emanaldi antolatu ditu Gobernuak Nafarroa osoan eta eskualdeko herri handienetan ere izanen da zer entzun larunbatean.

 

Irurtzungo Abesbatzak emanaldia eskainiko du larunbat goizeko 11:30ean Berako Altzateko San Antonio elizan.

Lesakako Tourseko San Martin elizan, Iruñeko Coral Parroquia Corazón de Jesus Abesbatzak kantatuko du, larunbatean 13:00etan.

Doneztebeko elizan, Mendi Abesbatzak Nafarroako Ereserkia kantatuko du larunbatean 13:00etan elizan.

Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, Elizondoko Recreo musika bandak eskainiko du larunbatean 13:00etan. Sarrera doan izanen da.

Leitzan, Jeiki Abesbatzak eskainiko du emanaldia zineman.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun