Gure Txokoa eta Beti Gazteko kadeteen arteko derbia jokatuko dute Matzadan

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 2a

Lehen itzuliko derbian, Gure Txokoako kadeteak erraz nagusitu ziren Lesakan.

Nafarroako ligetan ari diren kirol talde gehienek atseden izanen dute asteburuan

Abenduko lehen asteburua murritz geldituko da kirol arloan. Batez ere Nafarroako ligetan ari diren futbol, areto-futbol, eskubaloi eta saskibaloi talde gehienek atseden hartuko dute. Halere, Gure Txokoa eta Beti Gazteko kadeteen futbol derbia jokatuko dute larunbat eguerdian Matzadan. Futbol talde nagusien artean, Baztanek eta Gure Txokoak etxean jokatuko dute, Beti Gaztek kanpoan. Eskubaloian, Errekako senior gizonek txapeldun fasean sartzeko partida garrantzitsua izanen dute Donezteben.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Mutriku - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Mutrikuko San Miguel zelaian.

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan – CD Aoiz, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

  

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa – Allerru, larunbatean 15:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

Baztan – CD Azkoyen, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Lengokoak, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa – Beti Ona B, larunbatean 19:00etan Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa - Beti Gazte derbia larunbatean 12:15ean Berako Matzadan.

  

Gipuzkoako emakumezkoen ligan

Santo Tomas - Beti Gazte, igandean 13:00etan Donostiako Berion.

 

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa – Anoeta, ortziralean 20:30ean Berako Toki Onan.

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Zaldibia - Umore Ona Goizueta, ostiralean 21:00etan Zaldibiko Resti kiroldegian.

 

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak

Erreka – Beti Onak, larunbatean 17:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Seniorrak

Garabi Ordizia - BRT Menditarrak, larunbatean 16:00etan Ordiziko Altamira zelaian.

 

Sub-18

Uribealdea - BRT/Atletiko/Txingudi, larunbatean 15:00etan Mungian. 

 

Sub-16

Uribealdea - BRT/Txingudi, larunbatean 16:15ean Mungian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun