Elurrak arazoak sortu ditu errepidean

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 23a, 13:25

Belaten kamioiak gurutzatu dira eta trafikoa moztu behar izan dute goizean.

Goizean goizetik, elurra kentzeko makinak lanean ari dira A-15 eta N-121 A errepideetan. Arazorik handienak Belate inguruan izan dira, kamioiak errepidean gurutzatuta geratu dira eta errepidea itxi behar izan dute. Erabiltzaileek jakinarazi digutenez auto-ilara luzeak sortu dira Iruñerako noranzkoan eta Legasaraino ere iritsi dira. Une honetan ireki dute errepidea eta pixkanaka autoak badoaz aurrerantz. Doneztebe eta Leitza arteko errepidean ere zuhaitzak erori dira eta arazo handiak ari dira eragiten.

 

Ituren aldera, N-170 errepidean ere arazoak daude, zuhaitz bat errepidera erori delako. Elurra kentzeko makinak lanean ari diren bitartean, behin-behineko errepide mozketak ere ari dira egiten eta horrek, auto-ilarak eragin ditu zenbait puntutan. Tartean, Leitzarango errepidean, 131 eta137. kilometroetan, Azpirotz eta Pagozelaiko tuneletan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun