Erremonteari dagokionez, lehen partidan Endika saldiastarrak eta Ionek 25-20 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II doneztebarra eta Barrenetxea IV.ari. Bigarren partidan, partida horretako galtzaileak aritu ziren Urriza eta Joxe Etxeberria beteranoen kontra. Azken hauek garbi irabazi zuten, 25-17. Beraz, Endika eta Ionek eta Urriza eta Etxeberria III.ak jokatutako azken partidan erabaki zen torneoko irabazlea. Hirugarren partida horretan ikusi ziren tanturik onenak. Halere, azkenean nahiko erraz, 30-17 nagusitu ziren Urriza eta Joxe Etxeberria.
Erremonteaz gain, frobtenisean Coro eta Labordak 20-16 irabazi zieten Zalaya eta Ciudad-i; larruzko paletan Mercado eta Idoipek 30-29 irabazi zieten Velasco eta Velillari eta eskuz, Espinal eta Linzoainek 22-15 irabazi zieten Colás eta Peñar-i.