Hain zuzen, 200 langileko zentso batetik 38 oporretan, baimenarekin edo bajarekin zeudela kontuan hartuz 162 langilek parte hartu zezaketen bozketan. Horietatik 131k parte hartu dute (%81). Bozketako emaitzei dagokienez, 103 langile aurreakordioa sinatzearen alde agertu dira (%65), 20 kontra (%12), 2k txuri bozkatu dute eta 6 bozka baliogabe izan dira. 31 langilek ez dute bozkatu, beraz, abstentzioa %19koa izan da.
Azpikontratazioa erabilita eta errelebotasuna kanpoan eginda, gaur egun Asturiasen egiten baita, lantegiak bilatzen duena langile kopuru «malgu» bat izatea da, produkzioaren arabera egokitu ahal izango lukeena. «Horren ondorio bakarra lan guttiago eta prekarioagoa izanen litzateke», LAB sindikatuaren ustez. Bertze taldeen sinadura gezurren eta mehatxuen bitartez lortu dutela uste du LABek, «erraten zutenez, sinatuz gero Madrilen onartutako akordio markoa ez litzateke aplikatuko, gaur den egunean indarrean dauden neurri batzuk bertan behera geldituta». LABek garbi du ez dela mehatxu hauen aitzinean makurtuko eta lantokiaren etorkizun duin baten alde segituko duela borrokatzen.