Alazne Untxalok, Iker Gorosterrazuk, Joanes Ilarregik eta Patxi Castillok jokatuko dute hurrengo ortziralean Elizondon jokatuko den VII.n Mariano Izeta Sariketako finala.
Hamar bertsolarik kantatu zuten ortziralean Barañaingo Haizea elkartean jokaturiko kanporaketan. Patxi Castillok (Bera), Amaia Elizagoienek (Oronoz), Sarai Roblesek (Barañain), Iker Gorosterrazu eta Alazne Untxalok (Ituren), Ekaitz Astizek (Iraizotz), Saats Karasatorrek (Etxarri-Aranatz), Aitor Irastortzak (Azpirotz), Joanes Illarregik (Leitza) eta Ander Baianok (Barañain).
Iker Mundiñano,Barañaingo Bertso eskolako kidea aritu zen gai jartzaile lanetan. 10 bertsolariek lan bera egin behar izan zuten. Agurrez gain 8na bertso puntuagarri bota zituzten:ofizioka bina zortziko haundian, eta 3na zortziko ttikian. Ondotik bakarka bi puntura erantzun behar izan zioten eta akitzeko hitz bati bertso bat bota.
Arkaitz Goikoetxeak, Mikel Beaumontek eta Julen Zelaietak egin zituzten bertsolarien lana puntuatzeko lanak.
Puntu batuketen ondotik, Alazne Untxalok eskuratu zituen puntu gehien eta haren gibeletik gelditu ziren Gorosterrazu, Illarregi eta Castillok ere finalerako txartela eskuratu zuten
Finala Elizondoko Kortarixar Jatetxean jokatuko da, ortziralean, 21:00tan.Finalak Bertso-afaria formatua izango du.Afarirako txartelak astelehenetik aintzinera jarriko dituzte salgai,15 eurotan.