Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 352 lagun daude langabezian, irailean baino 15 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere 13 guttiago daude langabezian, 435. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean irailean baino 4 guttiago daude langabezian, 38 lagun denera. Adin tarte horretako emakume gazteen artean ere irailean baino 2 langabetu guttiago daude, 35 denera.
Arloka, zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina irailean baino 16 guttiago ditu, 626tik 610era pasatuz. Industria arloan ere 14 langabetu guttiago daude, 116 denera. Eraikuntzan 3 langabetu guttiago daude, 65. Nekazaritzan, aldiz, langabetu bat gehiago dago, 25 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 44 lagun daude langabezian, irailean baino 2 guttiago.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!