Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketaren finala urriaren 29an jokatuko da Azkoitian

Ttipi-Ttapa 2016ko urriaren 28a

Finalean lehiatuko diren sei aizkolariak, kanporaketako saioaren ondotik.

Mieltxo Mindegia zubietarra, Oihan Larretxea beratarra eta Ander Erasun aurtiztarra izanen dira seikotean 

Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketako finala jokatuko dute urriaren 29an, larunbat arratsaldeko 6etan Azkoitiko pilotalekuan. Txapelaren bila lehiatuko den seikotean erdiak eskualdeko aizkolariak izanen dira: Mieltxo Mindegia zubietarra, Oihan Larretxea beratarra eta Ander Erasun aurtiztarra.

 

Beraiekin batera, kanporaketan bizkorrena izan zen Eneko Otaño gipuzkoarra, Arostegiko Julen Kañamares eta Julen Alberdi gipuzkoarra lehiatuko dira. 54 ontzako bina enbor, 60 ontzako bina enbor eta 72 ontzako bina enbor moztu beharko dituzte.

Txapela lehenbizikoak bakarrik izanen du, baina honekin batera, bigarrenak ere heldu den urtean lehen mailan lehiatzeko aukera izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun