Urtero antolatu izan den auzolana da erreka garbiketa. Orain arte ikasleekin egin bada ere, aurten herritar guztiei zabaldu nahi izan zaie deialdia, ingurumen kontzientzia sortuz.
Auzolanean, Leitzaren ibaiko hainbat eremu garbituko dira (hondakinak erretiratu, plastikoak bildu...). Goiz erdian hamaiketakoa egin eta bildutako hondakinak plazan jarriko dira ikusgai.
Gomendagarria da aldez aurretik izena ematea leitza@leitza.eus helbidean taldeak eta egin beharreko lanak hobeki antolatzeko. Tresneria eta gosaria Udalak eta GANek jarriko dituzte, herritarrei arropa egokia eta lanerako gogoa eramatea bakarrik eskatzen zaie.