Urriaren 15ean eginen dute aurtengoa. Larunbat goizeko 10etan gosaria izanen dute Beran. 10:30ean Hendaiara abiatuko dira, gaztetxean ederki bazkaltzeko poteoaren ondotik (bazkaria debalde izanen da). 15:30ean Azkainera abiatuko dira Urruñan barna. Azkainen, gaztetxearen 9. urtebetetze bestaren ospakizuna eginen dute, eta flamenko tailerra eta kontzertuak izanen dira plazan. Kopson Fire, Kuartz, La de la societé telle que nous la connaissons eta Jou Jou taldeak ariko dira. Besta ordu ttikitaraino luzatuko da gaztetxean, kontzertuak akautu ondotik.
Bidasoaldeko gazteek deia luzatu dute, «gurekin parte hartzera gomitatuz: Ateri bizikletak eta goazen inposatuak zaizkigun muga guzien gainetik, eta atzera begiratu gabe, gure bidea egitera!».