Aldudeko Ibarreko Ate Idekiak urriaren 13tik 16ra eginen dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urr. 7a, 08:44

Aldude ibarreko ordezkariek Ate Idekien berri eman zuten ortzegunean Baztango Balleko Etxean.

Lurraldearen erakargarritasuna-Herrian laketu izanen da bi urtetik egiten diren jardunaldi hauen aurtengo gai nagusia

 

Banka, Aldude eta Urepeleko biztanlez, elkartez, ofizialez, merkatariz eta hautetsiz osatutako AIBA elkarteak (Aldudeko Ibarra Beti Aintzina) lurraldearen promozio eta garapen ekintzak(ekonomia, turismo, ingurumen, sozial, kultur eta kirol arloetan) jorratzea xedea du. Badu orain 20 urte baino gehiago elkarteak, bi urteetarik behin, Aldudeko Ibarreko Ate Idekiak antolatzen dituela.  Aurten, Ate Idekiak urriaren 13tik 16ra iraganen dira,ondoko gai nagusi hunekin: Lurraldearen Erakargarritasuna-Herrian laketu. Jardunaldi horien berri emateko Baztango Balleko Etxera etorri ziren urriaren 6an.

 

Ate Idekien jardunaldi hauetan, hiru lan-ardatz jorratuak izanen dira Alduden: Etxe hetsien problematika, mugikortasuna ibarrean eta biztanle berrien ongi etorria eta integrazioa. Orokorkiago, Ate Ideki horiek Aldudeko Ibarreko bizi moldea, tokiko mozkinak eta horien egiteko trebetasuna erakusteko momentuak dira, publiko guzieri zabaldu animazio herrikoiak proposatuz.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun