Laugarren hiruhilabeteko zozketa egin dute hondakin zerbitzuen egutegiekin

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 4a, 07:29

9.118 zenbaki saridunak 300 euro erosketa txartela dauka saritzat

Aurten, urtero bezala, Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietan banatu den egutegia prestatu dute. Ale bakoitzak zenbaki bat du urtean zehar egiten diren zozketetan parte hartzeko. 2016ko laugarren eta azken zenbaki sariduna atera da eta 9.118 zenbakia izan da. Saria eskualdeko dendetan gastatzeko 300 euroko erosketa txartela izanen da. 

Hirugarren hiruhilabeteko saria ez zen banatu eta oraingoan zorte hobea izatea espero dute. Saridunak Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du abenduaren 31 baino lehen (948 63 52 54).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun