Txapelketa irekia da; abestiek euskaraz behar dute, horixe baldintza bakarra. 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, banaka, binaka edo taldean (zuzendaririk gabe). Euskal kantu zaharrak, gaur egungoak zein norberak sortutakoak abes daitezke, a cappella, musika-tresnez zuzenean lagunduta, edo audioren bat atzeko soinu bezala erabiliz.
Lehenbiziko saioa azaroaren 5ean, larunbat arratsaldeko 6etan izanen da Antsoaingo antzokian. Bigarrena, azaroaren 13an, 18:00etan Burlatako Kultur Etxean eta finala azaroaren 27an, 18:00etan Tafallako Kulturgunean.
Izen emateko azken eguna urriaren 26a izanen da, nafarroakoeuskalkantu@gmail.com helbide elektronikoan (harremanetarako pertsona, Ainhoa Hualde) eta Facebook-en (Nafarroako Euskal Kantu).