Igandean Zubirin jokatuko den jaialdian, final nagusiaz gain, bigarren mailakoa ere jokatuko dute Goikoetxea V eta Azpirozek, Erburu eta Otanoren kontra. Gainera, Paz Ziganda ikastolako helduen abesbatzak ere emanaldia eskainiko du, Nafarroan minbizia duten umeen senideak biltzen dituen ADANO elkartearen aldeko jaialdia izanen baita. Jaialdiko sarrera doan izanen da, baina ADANOko boluntarioek janari produktuen bi loteen zozketarako baliagarriak diren boletoak salduko dituzte, 5 euroren truke.