Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko dute irailaren 25ean Uharten

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 23a

Euskal Herriko kanporaketan nagusitu zen Iker Vicente izanen da igandekoan ere irabazteko faborito nagusia.

Azaroaren 18an Doneztebeko ferietan jokatuko den finalerako bortz txartel jokoan 

Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko da irailaren 25ean Uharten. Floren Nazabalek aizkora utzia duenez, bederatzi aizkolari ariko dira lehian, Doneztebeko feria egunean, azaroaren 18an, jokatuko den finalerako bortz txartelen bila.

 

Igandean 17:30ean Uharteko Toki-Alai pilotalekuan hasiko den lehian, gaur egungo txapeldun den Iker Vicente (Otsagi), Juan Jose Lopez (Lezaun), Ruben Saralegi (Leitza), Jon Rekondo (Leitza), Donato Larretxea (Arantza), Julen Kañamares (Aurtitz), Aitor Senosiain (Olague) eta Asier Pellejero (Areso) lehiatuko dira. Bina kanaerdiko, bina 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko dituzte, finaleko lanaren erdia.

Erran bezala, lehen bortz sailkatuek azaroaren 18an Doneztebeko ferietan jokatuko den finalerako txartela lortuko dute eta azkeneko sailkatuak maila galduko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun