Beti Gaztek bakarrik lortu du garaipena futbol talde nagusien artean

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 19a

Beti Gaztekoek etxetik kanpo irabaztea lortu dute asteburu honetan.

Baztan eta Doneztebe galduz hasi dira eta Gure Txokoak berdindu egin du

Eskualdeko futbol talde nagusiek asteburu honetan ekinen diote 2016-17 denboraldiko ligari. Baztanek etxean eta Doneztebek kanpoan jokatu dute kategoria berrietan (Nafarroako lehen maila autonomikoan baztandarrek, eta Preferenten doneztebarrek) eta biek galdu egin dute. Berako Gure Txokoa Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan berdinketarekin hasi da eta joan den astean galdu zuen Beti Gaztek lehen garaipena lortu du Errenterian. 

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Touring 1 - Beti Gazte 2 (Jon Ubiria eta David Gonzalez)

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan 1 (Andoni Goñi) – CD Aluvión 2

 

Nafarroako Preferenten

FC Bidezarra 2 – Doneztebe 0

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Touring 1 – Gure Txokoa 1 (Ruben Pedrosa)

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

Baztan 2 – AD San Juan 1

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Hernani 0

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe FT 2 (Eloy Garciak 2) – CA Cirbonero 3

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 5 (Jimmy Freirek 2, Ethan Garcia, Eneko Sanzberro eta Aitor Heras) – Mariño 2

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Dunboa Eguzki A 10 – Beti Gazte 2 (Igor eta Joel)

Oiartzun 1 – Gure Txokoa 3 (Asier Telletxeak 2 eta Roberto Arnaez)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun