Nafarroan eta Gipuzkoan ari diren futbol talde nagusiek liga hasiko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 16a

Hirugarren mailatik jautsi eta lehen maila autonomikoan ariko da aurten Baztan futbol talde nagusia.

Baztan Futbol Taldea Nafarroako lehen maila autonomikoan eta Doneztebe Preferenten hasiko dira, kategoria berrietan

Datorren asteburuan Nafarroako Erregionaleko lehen mailan hasiko den Leitzako Aurrera izan ezik, eskualdeko futbol talde nagusiek asteburu honetan ekinen diote 2016-17 denboraldiko ligari. Baztanek etxean eta Doneztebek kanpoan jokatuko dute, kategoria berrietan (Nafarroako lehen maila autonomikoan baztandarrek, eta Preferenten IMQ Kopan final hamaseirenetako sailkatzea ere lortu duten doneztebarrek). Berako Gure Txokoa Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan ariko da eta joan den astean hasi zen Beti Gaztek lehen garaipena bilatuko du Errenterian. Jubenil eta kadete mailako futbolari gehienak ere asteburu honetan hasiko dira.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Touring - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Errenteriako Fanderia zelaian.

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan – CD Aluvión, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako Preferenten

FC Bidezarra – Doneztebe, ortziralean 20:00etan Noainen.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Touring – Gure Txokoa, larunbatean 18:30ean Errenteriako Fanderia zelaian.

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

Baztan – AD San Juan, igandean 18:00etan Iruñeko San Juanen.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Hernani, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe FT – CA Cirbonero, larunbatean 18:00etan Donezteben.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa – Mariño, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte – Sporting de Herrera, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Dunboa Eguzki A – Beti Gazte, larunbatean 11:00etan Irungo San Jose Obrero zelaian.

Oiartzun – Gure Txokoa, larunbatean 11:15ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan – CD Pamplona, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun