Lehen proba konbinatuan, lokotx biltzen, zaku lasterketan, aizkoran, korrika eta arpanan aritu ziren taldeak, hiru txandatan. Arraiozko taldeak 18 minutu eta 28 segundo behar izan zituen lana burutzeko. Basaburua izan zen bigarren (18:53), Menditarrak hirugarren (19:45) eta Berriozar laugarren (20:58)
Bigarren proba konbinatuan (Bi Kirol), berriz, txinga-eramatea (50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin) eta ingude altxatzea (18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman minutu batean) egin zituzten. Ultzamako Menditarrak suertatu zen txapeldun, Basaburua eta Arraiozen aitzinetik. Berako taldeak ez zuen finalera azaltzerik izan.