Nafarroako herriz herri txapelketako finala jokatuko da irailaren 11n Andosillan

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 9a

Beran egin zen aurtengo txapelketako jardunaldietako bat.

Arraioz, Basaburua eta Berako ordezkariak izanen dira azken jardunaldian 

Nafarroako Herriz Herri txapelketaren finala jokatuko da irailaren 11n Andosillan, igande arratsaldeko 1etan hasita. Lau jardunaldi jokatu ondoren, finalera pasatu diren taldeak hauek dira: Lehenengo proba konbinatuan, Arraioz, Menditarrak (Ultzama), Basaburua A eta Berriozar eta bigarren proba konbinatuan, Bera, Basaburua A, Arraioz eta Menditarrak.Beraz, eskualdeko ordezkaritza zabala izanen da.

 

Lehen proba konbinatuan, lokotx biltzen, zaku lasterketan, aizkoran, korrika eta arpanan aritu behar dira taldeak, hiru txandatan.

Bigarren proba konbinatuan (Bi Kirol), berriz, txinga-eramatea (50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin) eta ingude altxatzea (18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman minutu batean) eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun