Euskal Herrialdeen Arteko Herri Kirol txapelketa jokatuko da larunbatean Donostian

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 2a, 07:08

640 kiloko kategorian Nafarroako ordezkariak izanen dira Beti Gaztekoak.

Nafarroako taldearekin, eskualdeko hainbat kirolari ariko dira

Aurten Donostiako Sagues auzoko zabalgunean jokatuko da Euskal Herrialdeen Arteko Herri Kirol Txapelketa. Larunbat honetan, irailak 3, egina da hi­tzordua, 17:00etatik aurrera, eta euria eginez gero, Atano III.a pilotalekuan izanen da.

 

Sokatiran, 640 kiloko kategorian, Lesakako Beti Gaztekoak ariko­ dira; koxkor bil­tzen Anizko Unai Iantzi­ ariko da: 1,25 metrotara paratutako 50 koxko­rrak bildu beharko ditu; lasto altxatzen Amaiurko Iñigo Goienetxe ariko da. 45 kiloko lastoa ahalik eta gehien altxa­tu beharko du bi minutuz. Ha­rriarekin Xabier Ariztegi etxalarta­­rra ariko da eta 100 kiloko ha­rriari ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkio bi minutuz. Txin­gekin, Miguel An­gel Sukuntza leitzarra ariko da. 50 kiloko txin­ge­kin ahalik eta plaza gehien egin beharko ditu.
Nafarroako taldea osatuko duten gainerako kirolariak hauek izanen dira: ingude altxa­tzen Imanol Martin (Be­rrio­zar) ariko da eta 18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkio; orga jokoan Albaro Zugarrondo (Iruñea) ariko da; 80 kiloko zakuarekin Iñaki Iraizoz (Esain), Oskar Aguas (Berriozar) eta­ Oier Aizkorbek (Berriozar) 360 metro egin beharko dituzte; arpanean­ Iñaki eta Josetxo Barbe­renak (Iraizoz) 45 on­tza­ko enborrari 10 ebaketa eman beharko dizkiote eta aizkoran Iker Vicente (Otsagabia) ariko da, 45 ontzako lau enbor moztu beharko ­ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun