Xirimiriak ez zuen goibeldu Artikutzako egun handia

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 30a, 15:34

Abuztuaren 28an, San Agustin egunez, jendetza bildu zen beste urte batez Artikutzan. Eguna bustitik argitu eta tarteka xirimiri pixka bat egiten bazuen ere, ez zen oztopo izan urteroko ohiturari eusteko. Meza, pilota partidak, herri kirol saioa eta eguna borobiltzeko dantzaldia izan zuten Xabi Dantzaleku DJarekin. Horrez gain, artisauen postuak, talogileenak eta ostatuak ere paratu zituzten, zer erosi, jan eta edateko nahikoa eskainiz. (Argazkiak: Mikel Larretxea)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun