Hamalau aizkolari lehiatu ziren abuztuaren 28an, etan bakoitzak lau kanaerdiko ebaki behar izan zituen. Asier Pellejero aresoarra izan zen kanporaketako, 11 minutu eta 4 segundoan bukatu zituen lan guztiak. Urteaga izan zen bigarren, 11 minutu eta 24 segundo behar izan zituen eta Eneko Saralegik, 11 minutu eta 38 segundo. Hiru aizkolari hauek lortu zuten finalean sartzea eta pasa den uztailean sailkatzea lortu zuten Etxeberria II.a, Kañamares IV.a eta Alkizalete II.arekin batera ariko dira.
Resano eta Patxi Mindegia ere gertu izan ziren finaletik, baina bietako inork ez zuen lortu. Resanok 11 minutu eta 58 segundo behar izan zituen guztira eta Mindegiak 11 mintuu eta 40 segundo. Atzetik, Beltza (12:01), Gorriti (12:38), Kintana (12:46), Olasagasti (12:12), Oregi (14:40), Otaegi II.a (15:18), Garcia (17:05), Agirre (19:04) eta Intxausti (19:12) sailkatu ziren.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!