Goizeko 8etan Aresoko plazatik abiatuta Ulizar, Urkita, Pagozelai eta Lau Mugarietatik (Guratz) pasatu ondoren Aresora itzuli beharko dute. Bataz beste, 4 edo 5 ordu inguruan bukatu ohi dute proba mendizaleek. Bidean, indarrak hartzeko, edariak eta jakiak ere jarriko dituzte antolatzaileek.
Izen ematea egunean bertan edo aurretik
Aurrez izena ematen dutenek, 12 euro ordaindu beharko dituzte eta egunean berean egiten dutenek 15 euro. Proba bukatu eta kamiseta jaso eta gero herritarrek prestatutako paella bazkaltzeko aukera izango da sagardoarekin.