Hamalau aizkolari hauek parte hartuko dute Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketako bigarren kanporaketan: Iban Resano (Nafarroa), Iñaki Kintana (Araba), Patxi Mindegia (Zubieta), Aitor Urteaga (Gipuzkoa), Urtzi Olasagasti (Gipuzkoa), Aritz Oregi (Bizkaia), Goizeder Belza (Nafarroa), Iker Gorriti, (Nafarroa), Josu Agirre (Nafarroa), Xabier Garcia (Bizkaia), Done Intxausti (Bizkaia), Unai Otaegi (Gipuzkoa), Asier Pellejero (Areso) eta Eneko Saralegi (Leitza). Lau kanaerdiko moztu beharko dituzte.
Txapelketa honetako lehenbiziko kanporaketa uztailaren 2an jokatu zen Donezteben eta Joxean Etxeberria, Oier Kañamares eta Jokin Alkizalete sailkatu ziren finalerako. Lakuntzan 18:00etan hasiko da bigarren kanporaketa eta bertze hiru sailkatuko dira Igantziko bestetan eginen den finalerako.