Nafarroako Herriz Herri Txapelketa uztailaren 25ean abiatuko da Elizondon

Ttipi-Ttapa 2016ko uztailaren 21a

2014an Arraioz suertatu zen txapeldun.

Bigarren saioa uztailaren 31n izanen da Beran, hirugarrena Burlatan abuztuaren 19an, laugarrena Ororbian abuztuaren 20an eta finala Andosillan irailaren 11n

Uztailaren 25ean emanen zaio hasiera Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako Herriz Herri Txapelketari. Zazpi taldek eman dute izena aurtengoan (Arraioz, Artzanegi (Ibero), Basaburua A, Basaburua B, Bera, Berriozar eta Menditarrak (Ultzama)) bi proba konbinatuetan lehiatuko dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan(txinga eramatea eta ingude altxatzea).

 

Guztira lau jardunaldi eta finala jokatuko dira:

1. jardunaldia: Uztailak 25, Elizondo (18:00) Laxo Plazan

            Talde parte hartzaileak: Arraiotz, Basaburua A, Basaburua “b”, Menditarrak

2. jardunaldia: Uztailak 31, Bera (19:00), Kiroldegi atarian, zelai gorria.

            Talde parte hartzaileak: Arraioz, Artzanegi, Bera, Berriozar

3. jadunaldia: Abuztuak 19, Burlata (20:00) Larrañetako Plaza

            Talde parte hartzaileak: Menditarrak, Basaburua A, Basaburua B

4. jadunaldia: Abuztuak 20, Ororbia (arratsaldez)

            Talde parte hartzaileak: Artzanegi, Berriozar, Bera

Finala: Irailak 11, Andosilla (13:00)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun