Gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketak abiatuko dira uztailaren 23an

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 20a, 07:23
Jokalari gaztetxoenak laxoan trebatzen dira txapelketa honetan. Argazkian, 2000. urteko finala Oizen.

Gazte mailan bortz talde ariko dira eta gaztetxoetan zazpi larunbatetik aitzinera eta bi txapelketetako finalak Arraiozen jokatuko dituzte irailaren 17an

Uztailaren 23an abiatuko dira Laxoa Elkarteak antolatutako gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketak. Bortz taldek eman dute izena gazteetan, Arraioz, Doneztebe A eta B, Irurita eta Oizek. Gaztetxoetan, berriz, zazpi talde ariko dira, Doneztebe eta Iruritako hiruna eta Oizkoa. Bi txapelketetako finalak irailaren 17an jokatuko dituzte Arraiozko plazan.

Ligaxkako eta finalerdietako partidak 7 jokoetara jokatuko dituzte eta finala 9 jokoetara. Ligaxkako sailkapenaren arabera, gazte mailan finala zuzenean bi lehenbizkoek jokatuko dute. Gaztetxoen mailan, berriz, bi multzotan banatuak arituko direnez, lehen multzoko lehenak bigarren multzoko bigarrenaren kontra eta alderantziz jokatuko dituzte finalerdiak irailaren 3 eta 10ean.

 

Jokalariak

Gazte mailan, honako taldeak ariko dira: Arraioz (Eki Etxandi, Josu Etxandi, Urki Etxandi eta Mikel Organbide); Doneztebe A (Goio Mindegia, Aimar Jabalera, Oier Aldabe eta Mikel Tajadura), Doneztebe B (Unai San Miguel, Iñigo Belarra, Aimar Sarratea eta Joseba Bengoetxea) Irurita (Pablo Dorregarai, Unai Aleman, Asier Mariezkurrena eta Unai Bikondo) eta Oiz (Ioritz Zelaieta, Iñaki Maylin, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal).

Gaztetxoen mailan, honako talde hauek ariko dira: Doneztebe A (David Mitxeo, Ander Ruiz, Erik Garcia eta Eneko Maylin); Doneztebe B (Mikel Juanotena, Odei Mariezkurrena, Pello Sein eta Urko Oiarzabal); Doneztebe C (Oier Apezetxea, Markel Jabalera, Jokin Arozena  eta Ekaitz San Martin); Irurita A (Xuban Iturregi, Egoi Iturregi, Mikel Bidegarai eta Ander Lakosta); Irurita B (Jon Sagaseta, Hodei Aleman, Iban Villoria, Aritz Bikondo eta Julen Urreaga); Irurita C (Beñat Mariezkurrena, Arturo Iturralde, Imanol Zoko eta Garai Dendarieta) eta Oiz (Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Oscar Ilarregi eta Aimar Ariztegi). Lehen multzoan Oiz, Irurita C eta Doneztebe C ariko dira eta bigarren multzoan, Doneztebe A eta B eta Irurita B eta C.

 

Lehen jardunaldiak uztailaren 23an

Gazteen txapelketa

Arraioz – Doneztebe B (11:30)

Irurita – Oiz (11:30)

Atsedena: Doneztebe A

 

Gaztetxoen txapelketa

1. MULTZOA    

Doneztebe C – Oiz (10:30)

Atsedena: Irurita A

 

2. MULTZOA

Doneztebe A – Irurita B (11:30)

Irurita C – Doneztebe B (10:30)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun