Urriza eta Barrenetxeak irabazi dute Sanferminetako desafioa

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 14a, 08:57

Urriza bikain ibili zen eta Barrenetxearekin batera irabazi zuen Uterga eta Endikaren kontrako desafioa.

35-28 irabazi zieten Uterga eta Endikari uztailaren 13an Labriten

Giro ederra izan zen uztailaren 13an Iruñeko Labriten, Sanferminetako erremonte desafioa ikusteko. Urriza eta Barrenetxea IV.ak 35-28 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Endika Urrutia saldistarrari.

 

Jaialdia hasteko, profesional berrien arteko partida jokatu zuten. Erburu eta Otanok 30-28 irabazi zieten Barrikart eta Azpiroz-i.

Segidan, partida nagusiak ikusmina piztua zuen, Urriza eta Uterga baitziren aurrez aurre aitzineko koadroetan. Gibelean, Barrenetxea IV zuen lagun Iruñekoak eta Endika Urrutia saldiastarra Doneztebekoak. Urriza bikain ibili zen, frexko eta kolpez, eta horrela zail da berari irabaztea. Halere, ikuskizun bikaina eskaini zuten lau erremontelariek ia betea ageri zen Labriten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun