Eskualdeko 10 udaletako ordezkariek egur-sektorea sustatzeko zentroa ezagutu dute Errenterian

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 14a, 08:24

Eskualdeko udal ordezkariak, Isabel Elizalde kontseilariarekin eta Tknika zentroko arduradunekin.

Eusko Jaurlaritzaren mende dagoen Tknika LHko zentroa bisitatu dute Isabel Elizalde kontseilariarekin batera

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek, eskualdeko hamar udalerritako ordezkariekin batera, Eusko Jaurlaritzako Tknika LHko zentroa bisitatu dute uztailaren 13an. Errenterian (Gipuzkoa) dago, eta bertan, egur-sektorearen sustapenari buruzko prestakuntza ematen da, beste alor batzuen artean.

 

Zehazki, honako udal hauetako ordezkariak izan dira: Baztan, Bera, Donamaria, Etxalar, Beintza-Labaien, Lesaka, Doneztebe, Sunbilla, Urroz eta Zubieta. NASUVINSA (Navarra de Suelo y Vivienda, S.A), Nafarroako Gobernuko sozietate publikoko ordezkariek, CEDERNA-GARALURekoek eta zonalde horretako enplegu nahiz toki-garapeneko agentzietako ordezkariek ere ezagutu dute zentroa. Bisita honetan, Elizalderekin batera izan dira Gobernu honetako Lanbide Heziketako zuzendari Ramón Martínez de Murgia eta zentroko zuzendari Iñaki Mugika. Bisita Nafarroako eta EAEko gobernuen lankidetza-esparruaren barnean egin da 'Gutik Zura' izeneko egur-sektorea sustatzeko proiektu batean, eta hura dokumental baten ekoizpenarekin amaituko da; bertan, gizarteari baso, egur eta gizartearen arteko harremanen balioa erakutsiko zaio. Ikus-entzunezko horrek honako hau ezagutzera emango duten pertsonen testigantza jasoko du: basoen bilakaera historikoa eta haien aprobetxamenduak; hauen ustiapenari lotutako bizimoduak eta gaur egungo joerak egurraren erabileran eta haren aplikazioetan zer-nolako erronkak eta arazoak dauden ikusirik. Dokumental hori hurrengo Donostiako Zinemaldian emango dela aurreikusten da. Hain zuzen, Tknika zentroan egur arloko arduraduna den Mari Jose Barriolak, Lesakan bizi den leitzarrak harrera egin zien udal ordezkariei eta kontseilariari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun