11-10ekoa bitarte berdindua joan zen partida, baina Urriza jokoan sartu zenean jaun eta jabe izan zen. 18-10 eta 31-23koaren ondotik, azkenean lortu zuten alderik handiena txapeldunek, 40-24.
Urriza bikain aritu bazen, Joxe Etxeberria III doneztebarrak ere lan ederra egin zuen, Barrenetxeari ongi eusteaz gain, gailendu ere egin baizitzaion piloteoan. Gainera, 5 tanto egin zituen sakez eta bertze hainbertze piloteoan. Hiru pilota bakarrik galdu zituen.
Promesas mailako finalean, Goikoetxea V eta Azpirozek 40-32 irabazi zieten Beñat eta Martirenari.
Azkeneko partidan, Utergak eta Endikak 40-35 irabazi zieten Matxin III eta Ion-i.