Xabi Ibargarai erratzuarrak eta Sanzek irabazi dute Sanferminetako pala txapelketa

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 11a, 11:44

Ibargarai eta Sanz, irabazle Sanferminetako pala txapelketan

3-1 irabazi zieten uztailaren 10ean Labriten Necol eta Ibai Perez-i

Mikel Sanz eta Xabi Ibargarai erratzuarrak irabazi zuten uztailaren 10ean San Ferminetako bosgarren pala txapelketa, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 3-1 irabazi zieten finalean Necol eta Ibai Perez-i.

 

Lehenbiziko jokoa gorriek irabazi zuten, 10-5, batez ere Xabi Ibargarai Erratzuko atzelariak egindako lan bikainarengatik. Bigarren jokua orekatuagoa izan zen eta azkenean urdinek lortu zuten, 9-10, berdinketa ezarriz markagailuan.

Baina hurrengo bi jokuak berriz ere gorriek irabazi zuten, 10-6 eta 10-5 eta txapela Sanz eta Ibargarairentzat izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun