Uztailaren 14ra arte ezin daiteke izokinik arrantzatu Bidasoan

Ttipi-Ttapa 2016ko uztailaren 11

Ortzegunetik aitzinera izanen da berriz ere arrantzatzeko aukera.

Uztailaren 6an harrapatu baitzen urtebete baino gehiagoko hogeita bigarren izokina denboraldi honetan

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak, araudia betez, izokinak arrantzatzeko behin behineko debekualdia ezarri du Bidasoan uztailaren 14ra arte. Izan ere, uztailaren 6an urtebete baino gehiagoko denboraldiko hogeitabigarren izokina arrantzatu zen.

 

Aurtengo araudiak dioenez, urtebete baino gehiagoko 22. Izokina arrantzatzerakoan zazpi eguneko debekualdia ezarriko da, berriz ere arrantzatzeko baimena izan arte. Honen berri emanez kartelak jarri dituzte Endarlatsa inguruan. Aipatzekoa da denboraldi osoan 81 izokin arrantza daitezkeela aurten Bidasoan (iaz 83 izan ziren) eta bertzela, uztailaren 31n bukatuko da sasoia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun