Irurita Miguelene, Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment, laxoa txapelketako finalerdietara

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 11a, 07:29
Iruritako plazan erabakiko da finalerdietako azken protagonista asteazken honetan.

Doneztebe Apezteguia taldeak final laurdenetako joaneko partidan abantaila hartu du

Baztan-Errekako 37. Laxoa txapelketan finalerdiak jokatuko dituzten lau taldeetatik hiru ezagutu dira asteburu honetan. Joaneko partidetan Doneztebeko taldeek abantaila hartu bazuten ere, ioraingoz bakarra sailkatu da finalerdietarako. Doneztebe Apezteguiak ere izanen du finalerdietara sailkatzeko aukera, joanekoan abantaila polita lortu baitzuen Irurita Biek taldeari 9-4 irabazita. Asteazkenean jokatuko dute itzulerakoa Iruritan.

 

FINAL LAURDENETAKO JOANEKO PARTIDA

DONEZTEBE APEZTEGUIA – IRURITA BIEK: 9 – 4

Doneztebe Apezteguia: Jon Apezteguia – Ramontxo Etxebeste – Iban Santesteban – Xabi Ibarrola.

Irurita Biek: Joseba Urtasun – Guillermo Etxenike – Iñaki Etxandi – Karlos Goikoetxea.

Markagailua: 2-0, 2-1, 4-1, 4-2, 7-2, 7-3, 8-3, 8-4, 9-4.

Iraupena: 2 ordu.

Doneztebarrek txapelketako partidarik hoberena jokatu zuten. Apezteguia sakalari ezkerrak sekulako mina egin zuen, batzutan motz eta bertzetan berriz paretara sakatzen, pilotari efektu handia emanez; iruritarrak gutxitan jarri ziren ongi errestatzeko. Etxebeste, nahiz eta paretan airez baino hobe moldatu, pilota gutxi bota zituen errestotik kanpora. Urtasun iruritarra alde guztietara sakatzen saiatu zen, baino etekin gutxi atera.

ITZULIKO partida: Asteazkena 13 – 18:30ean.

 

FINAL LAURDENETAKO ITZULIKO PARTIDAK

IRURITA MIGUELENE – DONEZTEBE AVIA: 9 – 4 (Joanekoan: 7 – 9)

Irurita Miguelene: Xabi Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jaboga Ramos.

Doneztebe Avia: Javiertxo Almandoz (Julen San Miguel) – Asier Mutuberria – Jokin Apezetxea – Juan Telletxea.

Markagailua: 0-2, 4-2, 4-4, 9-4.

Iraupena: Ordu bat eta 45´

6 joko eta 4 zirelarik eta kanporaketa pilpilean, Almandoz sakalari doneztebarra lesionatu egin zen eta partida utzi behar; txapelketako arautegiak onartzen duen bezala bere ordez Julen San Miguel sartu zen eta azken hiru jokoak berak sakatu zituen. Ordurarte plazan berdintasun eta borroka  handia izan zen, edozeinek irabazten ahal zuen. Almandoz beti bazterretako eskasetara sakatzen saiatu zen eta behar bada horregatik faltaren bat edo bertze egin zuen. Iruritarren artean Urtasun izan zen hoberena, ongi errestoan eta plaza anitz kubritzen.

 

ARRAIOZ SAGARDIA – DONEZTEBE TITI: 9 – 2 (Joanekoan: 6 – 9)

Arraioz Sagardia: Mikel Mutuberria – Xabier Mihura – Aritz Alunda – Xabier Maritorena.

Doneztebe Titi: Emilio Zabala – Andoni San Martín – Patxi Olazar – Eloy Garcia.

Markagailua: 0-1, 5-1, 5-2, 9-2.

Iraupena: Ordu bat eta 30´

Arraiozek ez zuen inongo problemarik izan kanporaketa gainditzeko. Mindegiak sakez kintze anitz lortu zituen eta Zabalak berrik pilota anitz kanpora bota.

 

DONEZTEBE THE MOMENT – ARRAIOZ ROTUGRAFIK: 9 – 4 (Joanekoan: 7 – 9)

Doneztebe The Moment: Pascual Vertiz – Koldo Legarra – Jokin Arraztoa – Julen San Miguel.

Arraioz Rotugrafik: Xabier Bengoetxea – Jon Gamio – Jesús Mª Laurnagaray – Asier Zubigaray.

Markagailua: 0-2, 3-2, 3-3, 7-3, 7-4, 9-4.

Iraupena: 2 ordu

Doneztebeko taldea ez zen fin hasi, baina gero maila ikusgarria erakutsi zuen. San Miguel goizean Iruritako plazan aritu ondoren, arratsaldean Javier Vertiz koartoa ordezkatu zuen.

 

ERDIFINALAK

Joaneko PARTIDAK:

IRURITA MIGUELENE – ARRAIOZ SAGARDIA: Larunbata, 16 – 17etan.

DONEZTEBE THE MOMENT – IRURITA BIEK/DONEZTEBE APEZTEGUIA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun