San Fermin egun handia ospatzen ari dira lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 7a, 10:24

Eguerdian dantzariak izanen dira bertze behin ere protagonistak.

Atzo lehertu zen besta Lesakan eta gaur goizean goiz ezkil hotsek ernatu dute herria, San Fermin egun handian. 08:30ean ezpata-dantzarien meza ixilak eman dio hasiera tradizio handiko besta egunari. 10:30ean udalbatza bertze agintari, ezpata-dantzari eta Musika Bandarekin batera, Herriko Etxetik elizara joanen da, Meza Nagusira.­Ondotik prozesioa eginen dute eta Onin erreka­ren bi aldeetan Zubigainekoa dantzaren unea izanen da gero, segidan, ikurrin-agurra eginaz. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean eginen dute gero. Arratsaldean, bezperak entzun ondotik, dantzariek hartuko dute berriz protagonismoa, iluntzean bertsoen txanda izanen da eta gauean musikarik ez da faltako.

 

Goizeko ekitaldi nagusien ondotik, arratsaldekoen txanda izanen da. Elizarako eta Elizatik joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Ondotik Ezpata-dan­tzariek mutil-dantza, neska-dantza, aurreskua eta jotak dantzatuko dituzte Plaza Zaharrean. 19:30 Plaza Zaharrean, Arrano Elkarteak antolatutako bertso jaialdia hasiko da. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto eta Iban Garro ariko dira kantuan. Eneko Fernandez izanen da aurkezlea eta gai-jartzaileak berriz Lesakako Bertso Eskolako kideak. Eta bukatzeko gauez dantzaldia izanen da Gabenara taldearekin.

Txosna batzordeak antolatuta berriz, 20:30ean Buruztanka konpartsaren kalejira eta gauean, 22:30etik aitzinera Sanfermin Fest jaialdia hasiko da B.I.P., Marmoka eta Dama taldeak ariko dira oholtza gainean.

 

UZTAILAK 8, ortziralea

Peñen Eguna

09:00 Peñen gosaria. 10:00 Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin. 11:00 Haurrentzako entzierroa Ote kalea (Igantziko bidea)-Plaza ­Zaharra. 12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin. 16:30 Plaza Zaharrean haurrentzako ikuskizuna. 18:00 Peñen kontzentrazioa Elutxa Txarangarekin Peñen jeitsierarako. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Trikidantz taldearekin Plaza Zaharrean.

 

UZTAILAK 9, larunbata

Haurren Eguna

10:30 Haur eta gurasoen danborrada Elutxa Txarangak lagunduta. Goizez eta ­arratsaldez Haurrendako ikuskizunak Eltzeta plazan. 12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin. 18:00 Frontoian, esku-pilota partidu profesionalak. 20:00 Herriko taldeen emanaldia Plaza Zaharrean Arratsaldez Elutxa Txaranga kalez kale Arratsaldez eta gauez Dantzadi taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. Atsedenaldian Herriko taldeak arituko dira.

Txosna batzordeak antoaltuta 20:00etan Hamaika borroka, besta bakarra aldarrikapen elektro-poteoa izanen da eta 00:00etatik aitzinera DJ gaua Tirry&Terirekin.

 

UZTAILAK 10, igandea

Bikoteen Eguna

11:30 Andra Mari Zahar Etxeko lorategian Nafarroako jotak Voces navarras taldearen eskutik. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatuta. 11:30 Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Elu­txa Txarangarekin. 16:30 Txorotxaranga haurrendako ikuskizuna Plaza Zaharrean. 18:00 Nafarroako jotak Voces navarras taldearen eskutik. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatuta. 20:00 Txakaindik jeitsiera, Zortziko doinuarekin Arratsaldez eta gauez Iratzar taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.  03:30 Jai-hilak Elutxa Txarangarekin.

Txona batzordeak antolatuta 22:00etatik aitzinera Umore gaua Oskar Estangarekin. Ondotik playback lehiaketa.

 

 

Erlazionatuak

San Fermin bezpera 2016

Ttipi-Ttapa 2016 uzt 07 Bortziriak   Lesaka

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun