NASERTIC Generazio Berriko Banda Zabaleren Plana diseinatzen ari da Nafarroarako. Helburua hiritarrak, Nafarroako Gobernuaren zentroak eta industrialdeak gutxienez segunduko 30 Mko sareaz elkarlotzea da. Honetaz gain, jardunaldi hauetan sare berriak zabaltzeko proposamenak, inbertsio ereduak, finantza bideak eta tokiko erakundeekin elkarlanean aritzeko esparrua posibleak aztertu eta azaldu dira.
Tokiko erakundeen eta Cederna Garalur Bezalako erakundeen ekarpenekin NASERTICek abuztu amaierarako plan berriaren zirriborroa idazteko asmoa du.
Europar Batasunaren 2020 Agendaren arabera, 2020. urtean Europako populazioaren %100-ak interneterako segunduko 30Mko sarbidea eduki beharko luke eskura, eta %50ak segunduko 100Mkoa. Helburu horri lortzeko beharrezkoa da Nafarroako Gobernuaren, tokiko erakundeen, Cederna Garalurren eta telekomunikaziooperadoreen arteko elkarlana. Nafarroako Mendialdean zulo digitala ekiditea da asmoa, populazioaren %92a 1.000 biztanle baino gutxiagoko lekuetan bizi dela kontuan hartuta.