Nafarroako sega txapelketa jokatuko dute uztailaren 10ean Azkaraten

Ttipi-Ttapa 2016ko uztailaren 7a

Jon Kanflanka leitzarra lanean, joan den urteko txapelketan.

Leitzako Jon Kanflanka eta Gorritiko Mikel Berekoetxea izanen dira aurrez aurre

Iruñean belagi handirik ez izaki, Azkarateko Loidi baserriaren ondoan dagoen belardian jokatuko dute aurten ere Nafarroako sega txapelketa uztailaren 10ean, igandea arratsaldeko 6etan. Azken urteetan bezala bi segalari izanen dira aurrez aurre: gaur egungo txapeldun den Jon Kanflanka leitzarra eta Gorritiko Mikel Berekoetxea.

 

Segalari bakoitzak 45 minutuz ahalik eta belar gehien ebaki beharko du. 10 euroko sarrera ordaindu beharko da txapelketa ikusteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun