Xanta Sousa lesakarrak bosgarren aldiz irabazi du Euskadiko txinga eroate txapelketa

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 4a, 17:03

Xanta Sousa txapelarekin eta Leire Ugarte hirugarren larunbatean Eltziegon, prestatzaile dituzten Patxi eta Donato Larretxearekin.

Eltziegon larunbatean jokatutako saioan 55 plaza egin zituen, marka berria ezarriz

Xanta Sousa Santos lesakarrak bosgarren aldiz lortu du Euskadiko txinga eroate txapelketa irabaztea. Larunbatean Eltziegon jokatu zen txapelketan 55 plaza egin zituen 25 kiloko txingekin, errekor berria ezarriz (1.540 metro). Garazi Arruti bizkaitarra izan zen bigarren, lehiaketara lehen aldiz aurkeztu den Berako Leire Ugarte hirugarren eta Laura Perez bizkaitarra laugarren. Gizonezkoen txapelketan, Ousmane Drame bizkaitarra izan zen txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun