Nafarroako euskarazko hedabideak

Urtetik urtera egoera makurragoan

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 4a, 11:48

Nafarroako euskarazko idatzizko prentsa, irrati eta online hedabideek jaso duten diru-laguntzen bilakaera.

Usteak erdi ustel. Aldaketa ez da hoberako izan Nafarroako euskarazko hedabideentzat

Lau urtez (2012-2015) Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik gabe egon ondotik, 2016an diru-laguntzak izanen dira. Berri pozgarria dirudi, baina egoera makurragoan geldituko dira, diru kopuru ­ttikiagoa jasoko ­dutelako. Gainera, 24 urtez Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzarik ere ez dute izanen, guttienez ondoko hiru urteetan.

 

Historikoki, Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuak berak baino diru gehiago inbertitu du Nafarroako euskarazko hedabideetan. Hemendik aitzinera ordea, Eusko Jaurlaritzak Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuarekin horrela adostuta, ez ditu herrialde honetako euskarazko hedabideak diruz lagunduko.

Ekainaren 9an amaitu zen laguntza deialdira eskaerak aurkezteko epea. Euskarabidearen esku dago laguntza horien ebazpena ematea, gehienez ere irailaren 10erako.

 

Nafarroako Gobernuaren 2016ko laguntza deialdiak baditu hainbat ‘bitxikeria’ aipagarri direnak:

• 2016ko urtarrilaren 1etik urriaren 31 bitarteko jarduerak bakarrik lagunduko ditu. Azaro eta abenduan egiten dena laguntza  deialditik kanpo geldituko da.
•  Diru-laguntzaren irizpideak euskarazko hedabideen sektorearekin batere hitz egin gabe erabaki dira, dagoen ­errealitatea ezagutu gabe.
•  Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariei  % 921,28 igoko die laguntza. Diario de Navarrak 4.341,80€ hartu zituen 2011n Euskarabidetik, eta Diario de Noticias-ek batere ez. 2016an bakoitzak
20.000€ hartuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun