Euskadiko txinga-eroate txapelketa jokatuko da uztailaren 2an Eltziegon

Ttipi-Ttapa 2016ko uztailaren 1a

Emakumezkoen txapela mantentzen saiatuko Xanta Sousa lesakarra.

Santa Sousa lesakarra, Leire Ugarte beratarra eta Migel Angel Sukuntza leitzarra izanen dira eskualdeko ordezkariak

Euskadiko gizonezko zein emakumezkoen txinga-eroate txapelketa jokatuko da uztailaren 2an, larunbat arratsaldeko 7etan Eltziegon (Araba). Gaur egungo txapelduna den Santa Sousa lesakarra eta Leire Ugarte beratarra izanen dira eskualdeko ordezkariak emakumezkoetan eta Migel Angel Sukuntza leitzarra gizonezkoetan.

 

Emakumeak 25 kiloko txingekin ariko dira 28 metroko plazan, ahalik eta plaza gehien egin nahian. Gaur egun txapeldun den Xanta Sousa lesakarrarekin eta Leire Ugarte beratarrarekin batera, Garazi Arruti eta Laura Perez bizkaitarrak lehiatuko dira. Gizonezkoak 50 kiloko txingekin arituko dira eta sei lagun ariko dira txapelaren bila: Leitzako Migel Angel Sukuntzarekin batera, Arabako Kerman Perez de Heredia; Bizkaiko Oscar Perez, Ousmane Drame eta Eloy Salterain eta Gipuzkoako Igor Landa.

Txapelketa Arabalko Eltziegoko pilotaleku irekian jokatuko da 19:00etan hasita eta euria eginen balu pilotaleku estalian (bata bertzearen ondoan daude biak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun