Iturengo bestetako kartel lehiaketa Teodoro Perez narbartearrak irabazi du

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 30a, 08:10

Iturengo bestak iragarriko dituen kartela.

100 euroko saria irabazi du

Seigarren urtez, Iturengo bestak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du aurten ere Udalak. Hiru lan aurkeztu ziren eta horien artean, Narbarten bizi den Teorodo Perezena suertatu da garaile. Lanen erakusketa Herriko Etxeko Ganbaran ikusgai egon den bitartean botu gehien jaso duena eta 100 euroko saria jasoko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun