2015ari dagokion memoriak besteren artean Cederna Garalurren laguntzari esker Nafarroako Mendialdean 94 enpresa sortu direla azpimarratu zuen. Ekintzaileei ematen zaien laguntza hori Navarra Emprende Sarearen baitan ematen da. Cederna Gararlurrek 2015. Urtean martxan jarri zuen Energia Efizientziarako zerbitzuak izan zuen harrera ona ere azpimarratu zen. 2016rako orain arte landutako ildoez gain zerbitzu hori lurraldeko erakunde pribatuei zabaltzeko asmoa dago.
2016. urteari dagokionez, Nafarroako Landa Garapenearen 19.2 atalari dagozkion diru laguntzen deialdia irailean izanen zela iragarri zen. Ederbidea proiektuaren onarpena ere aipatu zen. Interreg-Poctefa baten bitartez finatzatuko da proiektu hau. Bidasoa eta Plazaolako bide berdeak elkartzeko asmoa du, Nafarroako Gobernuak kudeatuko du eta Cederna Garalur izango da zonaldean proiektua koordinatu eta komunikatzeko arduraduna. Azpimarratu zirenetako beste puntu bat, Nafarroako Mendialdeko Turismoari dagokion hausnarketa prozesua izan zen. Mendialdeko eragileekin batera ari da burutzen eta etorkizunean Cederna Garalurrek Turismo arloan landuko dituen ildoak erabakitzeko oinarria izango da.
Azkenik, Cederna Garalurren Berdinatsun Planaren baitan 2016rako ekintzak onartu ziren, hala nola erakundearen proiektu eta ekintzak genero ikuspuntuarekin ere planifikatu, aztertu eta kudeatzeko asmoa.