Saharaztan elkarteak urteak daramazki saharar herriari bere elkartasuna eta laguntza eskaintzen, eta Oporrak Bakean proiektua izaten da bere egitasmo nagusia. Honi esker, urtero saharar haurrak Baztan-Bidasoko familietara ekartzen dituzte udako bi hilabeteak pasatzera. Bi helburu nagusi ditu Oporrak Bakean egitasmoak: batetik, basamortuko udako egoera latzetik umeak atera eta oporrez gozatzeko aukera eskaintzea eta bertzetik, elikadura osasungarria eta mediku arreta ematea. Aurten, ordea, proiektua sendotu nahi izan dute Bakeleku egitasmoarekin.
Saharaztan eta Eneko Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteek, ANASen (Saharako Lagunen NafarroakoElkartea) laguntzarekin, gure eskualdean abian paratu duten egitasmoa da Bakeleku Nafarroa. Hala, Oporrak Bakean programako hogei haur saharar Elizondon izanen dira udaleku batean. Elizondoko Lanbide Eskolaren egoitzan izanen dira udaleku horiek.