Iñaki Aierbe esku bakarrarekin aritu zen, eta Maika Ariztegi eta Irune Izkue bi eskuekin eta txandakatuz. Aierbe hasi zen azkarrago eta lehenengo kanaerdikoa 21 segundo lehenago ebaki zuen. Bigarrengoa beste kontu bat izan zen, Ariztegik eta Izkuek aurre hartu baitzioten, eta pixkana tartea handitu zuten.
Bigarren kanaerdiko horretan bete egin zen Aierbe, eta erritmoa jaitsi egin behar izan zuen. Azkenean, irabazleek lau kanaerdikoak 13 minutu eta 46 segundoko denboran ebaki dituzte eta desafioaren galtzaileak 17 minutu eta 21 segundoko denboran. Ikusmina sortu zuen norgehiagokak, eta jende ugari zegoen bilduta Abaltzisketako plazan.