Alderdi abertzaleek behera egin dute nabarmen

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 27a, 08:02

Egin klik herri bakoitzaren gainean emaitzak ikusteko

 

 

EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena (3.590 boto), baina abenduko bozetan baino 362 boto guttiago eskuratu ditu. Geroa Bai bigarren indarra izatetik laugarrena izatera pasatu da botoen erdia baino gehiago galduta (1.530 boto ditu orain). Elkarrekin Ahal Dugu izan da bigarren alderdirik bozkatuena eta gehien igo dena: 3.417 boto jaso ditu. UPN-PPk duela sei hilabete baino 95 boto gehiago lortu ditu eta hirugarren indarra izan da 2.167 botorekin. PSOEk ere gora egin du, 160 boto irabazita: 1.089 boto erdietsi ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun