DENOK BAT Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Merkataritza-Federazioak maiatzean eta ekainean “Nik herri bizi bat nahi dut, zuk?” lelopean kontzientziazio kanpaina abiatu zuen.
Mezu hori helarazteko kanpaina osoan 500 kartel handi (100x70 cm) eta 1.250 txiki (A3) banatu eta jarri dira gure eskualdeko karrika, komertzio, ostatu eta plazetan. Karriketan ikusi ditugunez gain, sare sozial eta medioetan ere mezu bera zabaldu da.
Kartel bakoitzak datu, aholku edo gogoeta desberdinak bildu ditu. Denek estetika berdinarekin, kolore eta mezuak aldatuz.
Kanpaina borobiltzeko, azken kartelarekin batera aitzineko denak laburbiltzen dituen bideo bat publikatu dUte. Lan hau, azken kartelean agertzen den QR kodea mugikorrarekin eskaneatuz edo elkarte parte hartzaileen sare sozial ezberdinetan ikus daiteke.
Behin kanpaina akituta, Denok Bat elkartetik kanpaina modu positiboan baloratu dute. Karrikan eztabaida, zer esana eta herritarrei garrantsitsuak diren datuak ezagutzera ematea lortu omen da. Baztan Bidasoko komertzioen artean koordinazioa eta kohesioa bultzatu da. Eskualde bizi baten alde lan egiten segitzeko indarra eman diela aitortu dute federazioko kideek.