Idatziak gogoratzen duenez, 2015ean 500 metro baino gehiago dituzten tuneletan egin zen arriskuen azterketan «arrisku handikotzat» jo zituzten Almandoz eta Belatekoak eta behar beharrezkoa zen neurriak hartzea.
Baina urtebete baino gehiago pasa eta gero, «ez tunel hauen segurtasun arduradunak, ezta Nafarroako Gobernuak ere, ez dute inolako neurri zuzentzailerik hartu». 2016an ere ez dago inolako neurririk aurreikusita.