Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratutako liburuxken banaketa osasun-zentroetan eta ospitaletan, oinarrizko gizarte-zerbitzuetan, hirugarren adineko egoitzetan, eskolako haurtzaindegietan eta farmaziako bulegoetan egiten ari dira. ISPLNren webgunean ere topa daiteke, eta Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren esteka eman da; hala, udako kanpamentuetako arduradunek ere eskuratu ahalko dute. Halaber, Nafarroako Santiago bideko aterpetxe eta ostalaritzako establezimenduetarako kartel bat argitaratu da, gaztelania-euskaraz eta gaztelania-ingelesez.
Gainera, ISPLNk bere webgunearen bidez tenperaturen eguneroko aurreikuspen-zerbitzu baterako harpidetza errazten du, mezu elektroniko bat edota SMS mezu bat bidaliz; sarean ere eskuratu daiteke, arrisku maila ezberdinak adieraziz.
Beroaren ondorioko gaixotasunak prebenitzea
Gehiegizko beroak gizakiaren gorputzaren bizi-funtzioak alda ditzake gorputzeko tenperatura-aldaketak konpentsatzeko gai ez bada; ur eta elektrolitoak galtzea eragin dezake karranpak, deshidratazioa, isolazioa, bero-kolpeak eta abar sortuz.
Hori guztia ekiditeko, ISPLNk honako hau gomendatzen du:
• Ur eta likido fresko gehiago edatea, egarrituta izan ez arren.
• Ahalegin fisiko handieneko jarduerak bero gutxieneko orduetan egitea.
• Egunaren erdiko orduetan eguzkitan ez jartzea, harengatik babestea arropa egokia jantziz, betaurrekoekin eta babes-faktoreko kremekin, eta arropa argia, zabala eta arina janztea.
• Etxeetan, dutxa edo bainu hotzak hartzea gomendatzen da, leihoak irekitzea freskatzen duenean eta ixtea egunez, haizagailua erabiltzea…
65 urtetik gorakoentzat eta 4 urtetik beherakoentzat arrisku handiagoa
65 urtetik gorako pertsonak eta 4 urtetiko beherakoak, bularreko umeak bereziki, dira arrisku handieneko bi kolektiboak gehiegizko beroa dagoenean. Nafarroan 65 urtetik gorako 120.000 bat pertsona daude, eta udan zaintza berezian daude osasun-arazorik izan ez dezaten. Alde horretatik, ISPLNek alerta-sistema bat ezarrita du eta, haren bidez, tenperatura altuak aurreikusten direnean zenbait egunetan jarraian (35 gradu gehienez eta 18 gutxienez) biztanleei jakinarazten zaie, bai eta osasun-prebentzioari lotutako erakundeei ere edo beraien ezaugarriengatik arrisku handieneko kolektiboekin harremanetan daudenei: Gurutze Gorria, Nafarroako Larrialdi Agentzia, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa, Caritas… ISPLNk adinekoekin egunean bitan gutxienez harremanetan jartzeko garrantzia azpimarratu du (senideak, adiskideak, auzotarrak…) beroari aurre egiteko neurriak hartzen dituztela ziurtatzeko eta haien osasun-egoera ikusteko.
Osasuna udan zaintzea
Udan garrantzitsua da garaiari egokitutako janaria jatea, beherakoa eta deshidratazioa ekiditeko. Askotarikoa behar du, fruta, barazki askorekin eta ur askoarekin garbitutako entsaladak (gordinik jaten badira batez ere), eta arrautza gordina edo gutxi egindakoa ez jatea gomendatzen da. 2 litro ur eta zuku edatea ere komeni da, eta ahal den neurrian edari azukredunak, gasdunak edo alkoholdunak saihestea. Elikagaiak hozkailuan gorde eta deskonjelatu behar dira, eta oso garrantzitsua da prestatzen hasi aurretik eskuak ondo garbitzea.
Eguzkia hezurretarako eta azaleko arazo batzuetarako, gogo-aldarterako eta erlaxaziorako onuragarria da, baina gehiegi hartuta erredurak, isolazioak, kataratak edo azaleko minbizia eragin ditzake, beste kalte batzuen artean. Gainera, bizitzan aurrera egin ahala pilatzen doa. Arrisku horiek saihesteko garrantzitsua da:
• Eguzkia hasieran pixkanaka hartzea.
• Denbora luzean ez hartzea eta ezta egunaren erdiko orduetan ere (12:00etatik 16:00etara).
• Gure azalerako egokia den babes-faktoreko krema erabiltzea, eguzkia hartu baino ordu erdi lehenago emanez eta bi ordutik behin emanez.
• Adingabeak gehiago babestea txanoa eta elastikoa erabiliz, gerizpean jartzea, edatekoa ematea…
Itsasoan edo igerilekuan hartu beharreko bainuei dagokienez, istripuak saihesteko komeni da:
• 20-30 minutukoak izatea eta urtebete baino gutxiagokoentzat, minutu gutxi batzuetakoa.
• Eguzkia hartzen izan bagara edo jan ondoren, uretan poliki sartzea.
• Zaintza areagotzea.
• Hondartzako edo igerilekuko segurtasun-arauak errespetatzea.