Gasteizko eta Angeluko hilketak salatzeko elkarretaratzeak eginen dituzte Beran eta Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 22a

Baztango Bilgune Feministak ekainaren 23an, 20:00etan Arizkungo plazan biltzeko deia egin du eta Berako Goldatz Emakume Taldeak egun eta ordu berean Berako Mukixu Zubian

Azken egunotan lau emakume hil dituzte Euskal Herrian indarkeria sexistagatik. Angelun, emaztea eta bi alaba hil ditu gizon batek. Gasteizen, berriz, emakumezko bat hil eta Zadorra ibaira bota dute. Horiek salatzeko kontzentrazioak deitu dituzte Baztango Bilgune Feministak eta Berako Goldatz Emakume Taldeak.

Ekainaren 23an, ortzegun arratsaldeko 8etan eginen dituzte elkarretaratzeak: Baztango Bilgune Feministak Arizkungo plazan eta Goldatz Emakume Taldeak Berako Mukixu zubian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun