Euskotrenek tituluen eskaintza zabaldu die Nafarroako bizilagunei

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 22a, 07:16

Transbus titulu konbinatua, 2015eko irailaren 7tik aurrera dagoen Bortziri tituluari gehitu zaio

TRANBUS titulu konbinatu berria abian jarri zuen ekainaren 20an eta horrek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren garraioetan Nafarroako bizilagunentzat dauden bidaia tituluen eskaintza zabaltzea ekarri du.

TRANBUS-ak Iruñea eta Gasteiz edo Bilbo artean bidaiatzeko aukera ematen du, La Unión eta La Burundesa konpainietako autobusetan, eta era berean Euskotreneko tranbien zerbitzuak erabiltzeko Gasteiz eta Bilbon. TRANBUS-ak nagusientzako tarifa dauka, Joaneko eta Joan-etorriko motetan, erabiltzailearen jatorria/helmuga arabera, eta Iruñeko, Gasteizko eta Bilboko La Unión eta La Burundesa Autobus Konpainiako geltokietako txarteldegietan salgai egonen dira. 5 urte baino gutxiagoko haurrek doan bidaia dezakete, bai Euskotrenen bai La Unión eta La Burundesa konpainietan.  

TRANBUS 2015eko irailaren 7tik aurrera dagoen  BORTZIRI titulu konbinatura gehitzen da, azken honek Euskotreneko Topoko (Hendaia – Lasarte) trenbide linea eta Bortzirietako herrien artean bidaiatzeko aukera ematen du, La Burundesa konpainiak autobus zerbitzuen bidez ematen duen zerbitzuaren bidez. BORTZIRI titulu bat da eta honek Bortziriak eta Gipuzkoaren arteko erlazioetan garraio publikoaren erabilera sustatzea bilatzen du, Tren-Bus garraio aldaketa Irun-Colon puntuan ezarriz. 

BORTZIRI tituluak pertsona bakarreko izaera dauka eta Joan eta Etorriko joan-etorriak egiteko aukera ematen du (5 urte baino txikiagoek doan bidaiatzen dute). Titulu hau ondorengo Euskotreneko geltokietako txarteldegietan bakarrik eros daiteke: Lasarte, Amara, Anoeta, Intxaurrondo, Galtzaraborda, Errenteria, Irun-Colón eta Hendaia, instalazio horietan jendearentzako arreta ordutegian, eta La Burundesako autobusetan ere. Irun-Colonen La Burundesako autobus zerbitzuaren geldialdiak Colon Pasealekua 54an kokatuta daude Nafarroatik iristen direnentzako eta Pasealeku berean 43. zenbakian  Bortzirira joateko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek eskura dituzte 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web orrialdea eta La Unión eta La Burundesako web orrialdea: www.autobuseslaunion.com.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun